Kontzertuak igande eta astelehen iluntzean.

Kontzertuak igande eta astelehen iluntzean.

Arratsalde on!

Gaur gauean GazteleKUan ostiral txuriko afaria ospatuko badugu, etzi, igandea, eta etzidamu, astelehena, hainbat kontzertu prestatu ditugu.

Lehenik eta behin, igandeko kontzertuan Old Seed kanadiar bakarlaria izango da geurean. Indi-folk doinuak lantzen ditu eta abesti zahar zein editatu gabekoen nahasketa baten emanaldia egingo du. Ez da lehenengo aldia gurean izango duguna, iada hirugarren aldiz egingo baitugu bisita bakarlari-ibiltari honek. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da kontzertua.

Astelehen iluntzean berriz, Arborea Maine (AEB) folk rock indie psicodelikoaren kontzertua izango dugu. Berarekin Victor Herrera du bidelagun, Toledokoa berau. Azken honek folk musika kontenporaneoa lantzen du ikutu andaluz esanguratsu batekin. Maiatzaren 30ean, astelehenean zuzenean ariko dira gaztetxean arratsaldeko 19:00tan.

Kontzertu denak MUXUTRUK.

Animatu eta ez geratu etxean aspertuta!

00:00
00:00
Empty Playlist