Bilera orokorra gaur arratsaldean, 18:30tan!

Bilera orokorra gaur arratsaldean, 18:30tan!

Ondo dakizuen bezala, aurten KUaren 9.urteurrena ospatzeko asmoa daukagu Gazte Asanbladatik. Urteurreneko lanak ugariak izango direlako, KUa inporta zaien herriko gazte guztiei zuzentzen gara, Urteurreneko egitarauko ekintza guztiek aurrera egin dezaten. Zuen kolaborazioa eskatzeko idazten dugu mezu hau, denon beharra izango baitigu. Horregatik, gaur arratsaldeko 18:30tan bilduko gara Gaztelekuan, ekintza guztien lan banaketa egin asmoz.

Azpimarragarria izango da ekainak 18an edukiko dugun lan andana, bazkari erraldoia, pelota txapelketaren finala eta nola ez, ELKARTASUNA AZALERATUZ jaialdia izango ditugulako, kontzertu ugari tartean direlarik. Markel Lopez herriko gazteari laguntzeko asmoa daukagu, baina guk ere zuen laguntza eskatzen dizuegu, barran txanda egiteko, garbiketa lanetarako… Lana nahi beste izango da.

Aurtengo Urteurrenean, Guatekea (nola ez), pelotxa txapelketa, Garapenkeriaren aurkako astea, kontzertu ugari, hitzaldiak, poesia errezitaldia eta abar luze bat izango dugu.Honen berri ere gutxi barru emango dugu, web orri honetan, noski

Guzti honengatik, denon laguntza eskatzen dugu, gaztetxea ez baita bakarrik zutik mantentzen!

Azaldu lotsarik gabe bilerara eta lanen baten laguntzeko konprometitu hadi!

Gaztetxea DENON etxea!

00:00
00:00
Empty Playlist