Elkartasuna Azaleratuz: Sarrerak Salgai!!

Elkartasuna Azaleratuz: Sarrerak Salgai!!

Elkartasuna Azaleratuz
Dagoeneko Elkartasuna Azaleratuz jaialdiko sarrerak salgai jarri ditugu. Ekainak 18an Urretxun, Zea Mays, Betagarri, Ze Esatek!, Willis Drummond eta Sermond’s taldeak izango ditugu zuzenean gaztetxe ondoko probalekuan jarriko dugun karpa erraldoian.
Oraingoz Gaztetxean bertan eros ditzakezue sarrerak 10€ko prezioan, baina laister jarriko ditugu beste herrietako hainbat puntutan.
Gogoratu, bilduko den diru guztia Markel, tximeleta azalaren gaixotasuna jasaten duen Urretxuar gaztearentzat izango dela, eta ezin baduzue jaialdira etorri, baina laguntzeko asmoa baduzue, 5€ko Bono-Laguntza txartelak ere eskuragarri daudela.

00:00
00:00
Empty Playlist