Markelekin elkartasunez jaialdia

Markelekin elkartasunez jaialdia

Datorren ekainaren 18an Elkartasuna Azaleratuz jaialdia ospatuko dugu gaztetxe alboan jarriko dugun karpan. Jaialdiamarkel izeneko 9 urteko haur bati laguntzeko da, azaleko gaixotasun larri bat duena, Piel de mariposa izenekoa.  Oso pertsona gutxik duten gaixotasuna da, sendabiderik ez duena, oraingoz. Jaialdian Zea Mays, Betagarri, Willis Drummond, Ze Esatek! eta Sermonds taldeek joko dute. 22:00etan hasiko dira kontzertuak. Arratsaldean gainera, Ehunzango batukada kalez kale ibiliko da.

Kontzerturako sarrerak aurki jarriko dira salgai herriko hainbat lekutan. Aurrez 10 euroan erosi ahal izango dira, eta egunean bertan 12an.

Jaialdi honetaz gain, ekintza gehiago ere prestatzen ari gara Markeli laguntzeko. Bonolaguntzak kaleratu ditugu, 5 euroan eta salgai daude jada herriko hainbat tabernetan eta gaztetxean.

18an, gainera, Markelen inguruan egin den film laburraren emanaldia ere egingo dugu.

Animatu eta parte hartu!!

00:00
00:00
Empty Playlist