Hitzaldia Zero Zabor taldekoen eskutik

Hitzaldia Zero Zabor taldekoen eskutik

Hurrengo asteazkenean, hilak 27, Zero Zabor taldekoen hitzaldia izango dugu GazteleKUn arratsaldeko 7tan. Bertan hondakinen kudeaketa errespontsableago bati buruz hitz egingo digute eta konpostari eta azken aldian Gipuzkoan zehar ezarri den atez-atekoari buruzko azalpenak ere emango dizkigute. Horrela, instituzioetatik bultzatzen den modeloaren alternatibak egon badaudela erakutsiko digute eta baita erraustegi eta antzekoak alboratzea posible dela ere.

Gipuzkoa Zero Zabor

 

00:00
00:00
Empty Playlist