GazteleKUko Binakako Pelota Txapelketa!

GazteleKUko Binakako Pelota Txapelketa!

Urteroko legez, ekaina osoan zehar KUaren urteurrena ospatuko dugu. Gazte Asanbladan honen prestaketa lanetan dihardugu azken hilabeteetan eta 9.urteurrenaren baitan, klasiko bat bihurtu den eta beti arrakastatsua izaten den binakako pelota txapelketa antolatu dugu aurten ere.  Erabat herrikoia da txapelketa eta maila guztietako pelotarik onartuko dira.

Ekainaren 18ko final handian egon nahi badezue, hobe dezue GazteleKUtik azkar pasatzea, izen-ematea maiatzak 6ean bertan amaituko baita!Azti ibili gaztek, bikotea topatu eta eman izena txapelketan!

Aurrerago txapelketaren berri gehiago emango ditugu gure web atari honetan.

Aurrerapen gisa, 9.urteurren hau ekintzaz josia egongo da, hortaz, adi egon, denen gusturako izango baita: hitzaldiak,  kontzertuak, bazkari herrikoia, garapenkeriaren aurkako asteburu mardula, poesia errezitaldia, dokumental emanaldiak…

Animatu eta parte hartu! Utzi lotsak etxean!

urretxu zumarragako gaztetxearen urteurrena pelota txapelketa

00:00
00:00
Empty Playlist