Goi-Tentsio Linea, AHT-aren beste opari bat

Goi-Tentsio Linea, AHT-aren beste opari bat

Aste hontan jakin dugu, Abiadura Handiko Trena energia elektrikoz hornitzeko, Goi-Tentsio Lineak eraikitzeko proiektua aurkeztu dutela.
AHTaren galera natural eta ekonomikoez gain, 37 milioi euro gehiago xahutuko dituzte berau hornitzeko, Bizkaiko GueƱes herritik Ezkio-Itsasora bitartean luzatuko den linea honetan. Linea hau, 42 metrotik gora duten dorrez osatzen da, dorre bakoitzak 10 x 10 metroko hormigoizko blokezko oinarria du, eta bertatik 400.000 voltio elektrizitate igaroko dira.
Paisaiari eragingo dizkion kalteez gain, Goi-Tentsio Lineak sortzen dituen uhin-elektromagnetikoak oso kaltegarriak dira animali zein gizakientzat, buruko minak, estressa, kanzerra…

AHT-ari eta Goi-Tentsio Lineari buruzko informazio gehiago AHTElkarlana webgunean

00:00
00:00
Empty Playlist