Egunero dokumentalaren aurkezpena ostiralean!

Egunero dokumentalaren aurkezpena ostiralean!

Ostiral arratsaldean, Egunero, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ohi batzuen eguneroko borrokaren inguruan egindako dokumentalaren aurkezpena izango dugu arratsaldeko 18.30etan.
19 urte pasa diren arren, kaleratuak izan ziren irakasleetako batzuek borrokan jarraitzen dute EHU-ko kanpuseko atarian.

Egunero Dokumentala

“Zer hezkuntza eredu nahi dugu? Zein unibertsitate eredu?” 1990an galdera berdina egin zuten UPVko 97 irakasleak funtzionaritzari uko egin ziotenean, irakaslego propio bat sortu nahian. Baina kalerapenen arriskua, erbesteratzeak, atxiloketak, epaiketak, espetxeratzeak, isunak eta bahitura ekonomikoak irakasle gehienak sinatzera bultzatu zituen sindikatuen esanetara. Sinatu ez zuten horietako batzuk, gaur egun, 20 urte beranduago, UPVko kanpusean jarraitzen dute egunero pankarta baten atzean. Euskal Herri berezi honetan sortu den protestaldi iraunkorrenetariko bat dugu, UPVren historia errepresiboren testigantza.

00:00
00:00
Empty Playlist