Baleni elkarrizketa, sarean!

Baleni elkarrizketa, sarean!

Eñauti eginiko elkarrizketa arrakastatsuaren ostean, Piñu Matutiñu irratsaioak Balentin Tramonekin eginiko solasaldia eskeintzen dizue eskluxubaz: gaur bertan Barrenkale 11t’erdiko gamberrismoaren azken lubakitik zuzenean emititutako irratsaioaren grabazioa. Lizeoko irakasle karismatikoenaren ezkutuko sekretu guztiak: 80.en hamarkadako bizipenak (tartean Vioch R taldearen desbenturak (zipaio hitza aipatu zuen lehen euskal taldea)), Garaialde Lizeotik ”mundu hobe batera” eginiko osteratxoak edo bere odisea sabatikoen azalpen sakonak. Beraz, Balenen azken irakasgaiaz gozatu nahi baduzu, egin klik hor eskubitara daukazun laukitxoan.  GOZATU ala HIL!

Balen Sistema Agurtzen

Balen, sistema agurtzen

00:00
00:00
Empty Playlist