Urtarrilak 4 kontzertua: La Ligne Maginot

Urtarrilak 4 kontzertua: La Ligne Maginot

Gaur arratsean, 20:00etatik aurrera Austriatik datorkigun La Ligne Magnot taldeak joko du kontzertua KUn. Europa guztian zehar (Alemania, Suitza, Italia, Frantzia, Portugal…) bira luze bat egiten ari dira eta gure geltoki zaharrean geldialdia egingo dute. Atzo Zarautzen jo arren, gaurkoan hemen ere dena ematera omen datoz.

Apocalytic, downtempo eta doom doinuak jorratzen dituztela diote, bateria batekin nahikoa ez eta bi erabiltzen dituztelarik beraien soinu gogorra indartzeko.

Betiko moduan sarrera dohainik da. Hortaz badakizue, animatu zaitezte denok kontzertua ikustera!

La Ligne Maginot

00:00
00:00
Empty Playlist