FMtik telebistara!

FMtik telebistara!

Jakingo duzuen bezala, aurtengo gabon zahar gaua berezia izango da, KKinzona proiektu komunikatiboak urte zahar gauerako saio bat prestatu baitu, Bai gaztai izena duena. Urola Telebistan emitituko da, 23:30etatik 00:15 bitartean.

KKinzonaren filosofiari jarrai, umoretik egindako emanaldia izango da, Kanpaikadak ardatz izango dituena eta 12 mahats aleak jateko parada eskainiko diguna. Gaur gaueko emanaldia sketx, bideoklip edota adierazpen instituzionalez osatuta egongo da, helburu nagusia gabon zahar ezberdin, orijinal, zoro eta herrikoi batzuk pasatzea izatea delarik.

Bideo guztiak Gaztelekuko zein irratiko kideek osatu ditugu, eta originaltasuna eta barre algarak ziurtatzen ditugu. Bideo, sketx eta gainotzekoen sarrerak egiteko ere irratiko kideek aurkezle lanak egingo dituzte.

Spot labur bat hemen uzten dizuegu denon ikusgai:

KKinzonaren ‘Kanpaikadak 2010’ saio bereziko spota

Emanaldi honekin KKinzonak beste urrats bat ematen du, kasu honetan UTBri gure eskerrak ematen dizkiogularik. Gazteon artean eta geure sormenari ateak irekiz edozer egitea posible denaren mezua zabaldu nahi dugu,  honelako eta beste hainbat ekimenetan ere parte hartzeko deia zabaltzen dizuegularik gazte guztioi.

Gozatu gabonak KKinzonarekin batera!

KKinzona gabon-zahar

00:00
00:00
Empty Playlist