Pino Matutino irratsaioa

Pino Matutino irratsaioa

Arratsaldeon gazte!

Larunbat goiz honetan, 11k aldera, 98.0an Pino Matutino irratsaioa egingo dugu, hirugarrenez. Aste honetan, betiko artaburukeriak eta musika alaiaz ere gozatuko duzue, baina horretaz gain, gurekin gonbidatu oso berezi bat izango dugu. Eñaut du izena gure lagun oñatiarrak, 20 urte ditu eta Arte Ederretako ikasketak burutzen ari da. Bere ezinegonetako bat, zentimorik gabe Euskal Herrian zehar nola ibiliko ote zen jakitea zen. Behartsuaren bizitza ezagutzea, alegia. Honela, 2009ko udan Euskal Herri txikian ibili zen hilabete batez, herriz herri, festarik festa batere dirurik gabe. Abentura dexente bizi izan zituen, baita jende askorekin harremanetan egon ere. Opor berezi hauetan sakontzeko Barrenkale 11 t’erdi-ko gure irratian izango da Eñaut.

Hortaz badakizue, hitzordua duzue gurekin larunbatean goizeko 11tan!

00:00
00:00
Empty Playlist