San Martin bazkaria

San Martin bazkaria

Aupa gazte!

Larunbat honetan, hilak 13, urteroko San Martin bazkaria burutuko dugu Gaztelekun. Menua, nola ez, babarrunak izango dira, bere sakramentu guztiekin, txoixoa, odolkia… Edaria ere barne! Sarrerak salgai daude iada KU-ko barran, ikasle edo langabetuentzat 6 eusko eta langileentzako, berriz, 8 eusko.

Halere, bazkaria burutzeko denon ahalegina beharrezkoa da, eta zuk ere babarrun zorro bat apadrinatu nahi baezu etxean egiteko, pasa Gaztelekutik eta bertan galdetu!

Animatu ta pasa azkar KUtik, sarrerak agortzen ari dira ta!

00:00
00:00
Empty Playlist