PIFO GOSE GREBAN!!

PIFO GOSE GREBAN!!

Gaur hamaikagarren eguna da gose greba abiatu zutenetik eta presoek sei kilo inguru galdu dituzte. Bizibaldintza duinak ere aldarrikatzen dituzte.
Murtziako espetxean hamaika egun daramatzate gose greban:

Murtziako espetxean dauden euskal preso politikoek gose greba mugagabean jarraitzen dute espetxe honetako zuzendariak ezarri duen isolamendu eta bakartze egoerari amaiera emateko aldarrikatuz.

Bertan dauden euskal presoak batera egotea aldarrikatzen dute, presondegi horretako euskal preso politikoak bakarrik gehiago ez egotea.

Honez gain dutxa eta komunetan dagoen zikinkeria, sukalde eta jantokietan dagoen arratoien izurritea amaitzea eskatzen dute. Oro har Murtziako espetxean pairatzen ari diren bizi baldintzak jasangaitzak aldatzeko aldarrikatzen dute.

Gaur hamaikagarren eguna daramate gose greban eta presoek sei kilo inguru galdu dituzte.

00:00
00:00
Empty Playlist