PIFO GOSE GREBAN

PIFO GOSE GREBAN

Murtziako espetxean dauden preso politiko guztiek hasi dute greba, “isolamendu politikoarekin eta espetxean dagoen zikinkeriarekin bukatzea” eskatuz.

Joseba Segurolak eta Murtziako espetxean aurkitzen diren beste bost euskal preso politikoek gose greba hasi dute, espetxeko bizi baldintzak salatzeko. Amnistiaren Aldeko Mugimendutik jakitera eman dutenez, “isolamendu politikoarekin eta espetxean dagoen zikinkeriarekin bukatzea eskatzen dute”, une hauetan preso bakoitza modulo batean bakartuta aurkitzen baita.

Askatu.org webgunean jakitera eman dutenez, “bertan dauden euskal presoek batera egotea aldarrikatzen dute, presondegi horretako euskal preso politikoak bakarrik ez egotea gehiago”. Honez gain, “dutxetan eta komunetan dagoen zikinkeriarekin eta sukaldeetan eta jantokietan dagoen arratoien izurritearekin amaitzea” ere eskatzen dute.

00:00
00:00
Empty Playlist