Asteazkena 13, Kontzertuak KUn.

Asteazkena 13, Kontzertuak KUn.

Apa Gazte:

Asteburu zaratatsua izan genuen aurrekoa Kroketa Fest jaialdiarekin eta oraindik Zaratarekin jarraituko dugu astean zehar. Asteazkenean, hain zuzen ere 13an, bi talde izango ditugulako gurean, gainera talde internazionalak, bata Indonesiatik etorriko zaiguna eta bestea Suitzatik.

Kontrasosial: Indonesiatik datorren taldea, Crust D-Beat estiloa lantzen dute, garai batean Maximun Terror bezela ezagutzen ziren baina 2003az geroztik Kontrasosial izena hartu zuen bosteko talde onek. Informazio gehiago,  http://www.myspace.com/skitpunks , baina onena Gaztetxean ikustea izango duzue.

Sin Logica: Suitzatik datorren taldea, Hard & Dirty Punkrock estiloa lantzen dute. Doinu azkarrak eta letra garbiak, abesti batzuk ere erdera hutsean dituzte. Punka eta Rocka gustatzen bazaizkizu taldea atsegingo zaizu.

Hortaz, badakizue, bi talde Internazional ikusteko beta izango duzue Asteazken honetan eta musutruk gainera Urretxu Zumarragako gaztetxean arratsaldeko 8etatik aurrera.

EZ GALDU DAMUTUKO ZARA BESTELA ETA!!!!!!

00:00
00:00
Empty Playlist