URRIAK 9. III KROKETA FEST GazteleKUn.

URRIAK 9. III KROKETA FEST GazteleKUn.

Apa Gazte:
Aurten ere GazteleKUn doinu gogorrak izango ditugu Hardcore musikarekin, Urriaren 9an, III. Kroketa Fest ospatuko dugulako. Aurtengoan ere kanpotik etorritako hainbat talde izango ditugu gurean, horien artean:
ZABORRA:Etxeko taldea dugu, Hardcore punk rock-a lantzen dutenak, egurra emateko prest izango dira. http://www.myspace.com/zaborrarock
KAOSARENERASOAK:Soraluzetik datorren talde berria, hardcorea lantzen duen taldea. http://www.myspace.com/kaosarenerasoak.
AMETSGAIZTO: Amurriotik datorren taldea dugu Ametsgaizto, lehenengo aldiz izango ditugu gaztelekuko oholtza gainean, hauek ere hardcorea lantzen dute.
INFEST: Baionatik datorren Hardcore Punk taldea dugu, hauek ere lehenengo aldiz izango ditugu gurean.
CITIZEN KANE: Berriro ere itzuliko dira GazteleKUra Oriotik datorren talde hau, Rocka eta Hardcorea lantzen duen taldea, azkenekoan giro ona jarri zuten gurean eta berriro errepikatzera datoz.
RAISER: Errioxatik datorren taldea, hauek ere lehenengo aldiz izango dira gurean eta doinu azkarrak jotzen dituzte Hardcorea erabiliz.

Hortaz badakizue, Zaratazaleok, Utzi Bastontziloak alde batera eta etor zaitez III. Kroketa Fest-era ez zara damutuko, eta atera punta orratzari.

00:00
00:00
Empty Playlist