BIDE OKERRETIK GOAZ!

BIDE OKERRETIK GOAZ!

Abiadura Handiko Trena ez da tren bat, lurretik doan hegazkina baizik, eliteko garraiobide garestia eta itzulerarik gabeko eragin ekologiko eta sozial izugarriak sortzen ari dena.

Zurraga-Urretxu ez da natur parke bat, astean hiru kolore ezberdinez ikus daitekeen erreka, Beasain-Durango autobidea sortzen ari den txikizioa, Orbegozoko kiratsa, Urretxu sarrerako industri pabilioi hutsak, Orbegozo gaineko eskonbrera erraldoia, Aizpurutxu bideko harrobia dira gure ondasunaren adibide batzuk. Jeitsi zaitezte Deskargako errepidetik Urretxurantz edota jarri Diako errotondaren erdian eta ireki begiak!( agian Gipuzkoa osoan ez duzue horrelako kilometro karratu “politik” ikusiko)

Egoera tamalgarri hau gutxi balitz Antioko proiektu burugabea eta garapenkeri itsuaren harribitxi den AHT-ea datorzkigu gainera. Azken honek gure herrien azpitik gutxi gora behera 90metrotara pasako den 5,4 kilometroko tunela utziko digularik opari.

Hau honela Zumarraga-Urretxuko PNV-k Arantza Tapia “Mugikortasuneko eta Lurralde antolaketako Foru diputatua” ekarri digu Zelai Ariztiko kultur etxera AHT-aren “onurei” buruz hitz egin eta gure zalantzak “argitzera”.
Tapia andereñoak sekula emango ez duen informazioa:

“EuskalY”ak, EAEn azken 20 urteetan azpiegituren eraikuntzan mugitu den bezainbeste lur mugituko du, 68 milioi m3 Hego Euskal Herrian. (Zumarraga Urretxuko tunelak 1.080.000  m3  lur mugitzea aurreikusten da. Zenbat mila kamioi bidai ote dira?)
AHT-ak tren normalak baino 6 bider energia gehiago kontsumitzen du.
Proiektu txikitzaile honek  4790euroko dirutza suposatuko digu herritar bakoitzari (pentsa zenbat diru etxe bakoitzeko)
Ezkio-Itsason “Merkantzien geltoki logistikoa” eta bidaiarientzako geltoki bana dago aztergai. Frantzian TGV linea berriak zabaldu eta gero halako tarteko geltokiak kentzea erabaki zuten tren lasterrari 7 minutu galdu arazteagatik.
Inposaturiko proiektua da, inolako informaziorik eman gabe eta erdi isilean aurrera doana. Kontra azaldu den oro kriminalizatuaz eta “Bai ala Bai” logikan egina.
“Dirua eta onurak” ekarriko omen ditu guretzat. Guretzat ez, betiko eraikuntza enpresa eta politikarientzat  bai, herritarroi subkontratazioan oinarritutako lan prekarioa utziz.

Beste mila arrazoi ere badaudenez ostegun hau urriak 7 AHT-aren aurkako kontzentrazio zaratatsua egingo da Zelai Arizti parkean arratsaldeko 6:30etan.
(*Bertan Goierriko AHT-aren obren eragin larria azalduz panel informatiboak eta esku orriak banatuko dira.)
Beasain-Durango autobidea, Antiko proiektua,AHT-ari… EZ!!
Amalurra eta zentzuzko mundu bati BAI!

00:00
00:00
Empty Playlist