Joxe Mari Zaldua: agur eta ohore

Joxe Mari Zaldua: agur eta ohore

Euskal Herriko Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:

Joxe Mari Zaldua euskal militante politikoaren gorpua larunbatean erraustuko dute

Aix-en-provencen erraustuko dute eta errautsek Euskal Herrirako bidea hartuko dute larunbatean. Hemen jasoko du merezitako omenaldia.

Joxe Mari Zaldua Korta euskal militante politikoa hilda agertu da:

Joxe Mari Zaldua Korta euskal iheslari politikoa hilda agertu zen asteazkenean Aix-en-provence herrian, Frantziar Estatuan. Bizikletan zioala bihotzekoak eman zion. Datozen egunean argituko da gorpua noiz ekarriko den Euskal Herrira.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik ezer baino lehen une latza hauetan gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi diegu Joxe Mari Zaldua euskal militantearen senide eta lagunei.

Joxe Mariren bizitzak ondo esplikatzen du Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoaren neurria. Torturari eta espetxeari ihesi Ameriketara ihes egin beharrean aurkitu zen. Ondoren frantziar estatuan atxilotu eta espetxeratu zuten, baina denbora gutxira libre gelditu zen. Bere aurkako bilatze eta atxilotze agindu eman zen handik gutxira baina berriz ihes egin zuen.
(gehiago…)

00:00
00:00
Empty Playlist