Irratia oporretan

Irratia oporretan

KKzale agurgarriok;
azken egunetan KKinzona irratia ixilik dagoela somatuko zenuten; ba bai, hala da. Arazo tekniko ugari izaten ari ginen ikasturte amaieratik, eta azkenean hilabeteko deskantsua hartzea erabaki dugu, aparailu guztiak prest utzi eta irailean gogo berrituez berriro ere uhinak saboteatzen segitzeko. Azken egun hauetan gainera, friki alu-zikoitz-nazkagarri-eskoria-komeflores-onttobeltz batek weba jakeatu digu eta horregatik ezin izan da ikusi. Hala ere, KKteknikoak prestu ibili dira eta arazoa jada konponduta dago…..
Gure aldetik, esan abuztu amaieran Korto edo pelikula berriaren grabaketekin jarraituko dugula eta beraz,adi ibili zaitezte, zuek ere parte hartu nahi badezue. Irratsaio bat egiteko aukera ere zabalik duzue guztiek, eta horretarako gurekin kontaktuan jarri besterik ez duzue egin behar. Hala, animatu parte hartzera! eta ondo pasa oporrak!!!

00:00
00:00
Empty Playlist