KUlliwoodek behar zaitu; KKorto berria

KUlliwoodek behar zaitu; KKorto berria

KKinzona produkxions gazteon film laburren eta ez hain laburren produktora lanean da berriro ere. Iaz Berunezko Justizia; Ixilik bang zuen izena erdimetraia grabatu ostean, aurten beste lantxo bati ekingo diogu aurki. Oraingoa ez da westerna izango, mafioso historia kallejero bat baizik. Urtetik urtera helburu bezala jartzen dugu hobetzen saiatzea, eta aurten ere horretan saiatuko gara; gidoia, pertsonaiak, lokalizazioak, grabaketa, iluminazioa, 3d-ak,…. guztia ere landuagoa izango da aurten. Baina hori guztia ezingo genuke egin zuen laguntzarik gabe. Azken batean, gu, gazteok, baikara pelikula honetako aktoreak; gure KUlliwood desberdin honetako izarrak. Ez da pelikula bat izango; gazteon ilusioei eta ametsei forma ematen jarraituko duen denborapasa bat izango da, amaieran norbera egindako lanaz harro sentitu dadin eta gu ere nahi dugun guztia egiteko gai garela sinestu dezagun.
(gehiago…)

00:00
00:00
Empty Playlist