Munduko Borroken eguna ospatuko dute etzi Gabirian

Munduko Borroken eguna ospatuko dute etzi Gabirian

Larunbatean Munduko nazio zapalduek aurrera daramatzaten borroken berri izateko eguna antolatu dute Goierriko Gazte Independentistek.

Oharra:
Larunbat honetan, ekainaren 19an, “munduko borroken eguna” ospatuko dugu Goierriko Gazte Independentistok, Gabirian. Egun honen helburua, gure herriaren ezaugarri eta arazo antzekoak dituzten herrialdeen nondik norakoak, gatazkak eta borrokak, ezagutaraztea da.

Interesgarria iruditzen zaigu kanpora begiratzea, beste herrialdeek aurrera daramatzaten aldarrikapenak ere geure egitea, izan ere, beste leku batzuetako esperientziak entzutea aberasgarria eta baliagarria dela iruditzen zaigu. Besteak beste, Ipar Irlandako, Saharako eta Palestinako herritarrek, beraien herrialdeetan bizi dutenaren berri emango dute eta daukaten egoera azalduko digute. Horrez gain, hemengo gazteon azken ekimenen aurkezpena ere egingo da, abian jarria den GaztEHerriarena, esaterako.

Beraz, munduan zeharreko beste gazte batzuen eta hemengo gazteon bizipenak elkartrukatzeko aukera egokia izango da. Esan bezala, Goierriko Gazte Independentistek antolatutako egun hau Gabirian izango da, ekainaren 19an, eta arratsaldeko seiretatik aurrera hasiko da egitaraua, Osinalde Elkartean.

Egitaraua:

  • 18:00tan: Harrera ekitaldia (gaztEHerriari buruzko bideo emanaldia)
  • 18:30tan: Ipar Irlandari buruzko hitzaldia, Ogra Sinn Feine gazte erakudeko Ross Taylor kidearen eskutik. (Itzultzailea egongo da).
  • 19:30tan: Saharari buruzko tertulia Beñat eta Garazi Hach-Embareken eskurik.
  • 21:30tan: Bertso afaria. Bertsolariak: Endika Igartzabal, Gorka Maiz eta Julen Agirre.
  • Ondoren: Palestinako egoeraren berri ematen duen “Amal” laburmetraiaren aurkezpena.

Beraz, Goierriko gazte zein heldu guztiak animatu nahi ditugu larunbatean Gabiriara gerturatzeko, giro paregabeko bertso afariak gustazten zaion eta beste herrialdeetako berri izan nahi duen persona oro ongi etorria izango da. Oharra: Bertso afarira joateko ez da aurretik lekua artu behar, bertaratutako guztiek izango dute aukera bertan afaltzen geratzeko eta bertsoez gozatzeko.

00:00
00:00
Empty Playlist