ASTEBURU ZARATATSUA!!!!

ASTEBURU ZARATATSUA!!!!

GazteleKUko 8. Urteurrenak ez du atsedenik, asteburu honetarako ere hainbat ekintza prestatuak dauzkagu, Gaztetxe ahalguztidun honetan.

Larunbatetik hasita, arratsaldeko 7etan emango zaio hasiera Kutreshow (bapateko antzerki inprobisatu “lehiaketa”) izango dugu arratsaldeko 19:00etan (apuntatzeko lista eta informazio gehiago gazteleKUn). Barre algarak, zorokeriak eta garagardoa ez dira faltako.

ETA GAUEAN!!
Zarata Gaua! izango dugu Dirta, Karkaba eta Burux Lee taldeekin gaueko 23:00etatik aurrera. Utzi Bastontziloak alde batera.

Igandean, giro lasaiagoa izango dugu. “Patagonia petrolera” liburuaren aurkezpena + bideo emanaldia arratsaldeko 18:30etan GazteleKUko beheko pisuan.

AZALDU ETA PARTE HARTU!!!!

00:00
00:00
Empty Playlist